Belaunaldien Arteko Eguna, eskoletan. 11:00etan, ginkanea; 12:30ean, hamaiketakoa; 13:00etan, euskal jantzak Durundi Barriren eskutik; 13:30ean, poteoa eta Igel Txapelketea; 14:30ean, bazkaria eta bingoa; 18:00etan, txokolatea eta erromeria.
16:15etik 16:45era, albokariak; 17:00etan, Gazte Barri Dantza Taldeak antolatutako Lehenagoko Erromeria, Bargondia auzoan. Jantzak, taloak eta edana egongo dira eta baserritarrez jantzita joan behar da. 16:00etatik 17:00etara igoteko eta 19:30etik 21:30era bajatuteko autobus zerbitzua egongo da eskoletatik.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Arratia futbol taldeak maiatzaren 30era arte. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan. Klubeko bulegora jo ordutegi honetan: astelehen eta martitzenetan 10:00etatik 12:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara edo cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu. Informazino gehiago gura izan ezkero 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara jo.
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean, maitzaren 11ra arte.
Bagilaren 21ean jokatuko dan Urbihools Koparako izen-emotea zabalik maiatzaren 23ra arte. 16 urte baino gehiago euki behar dira eta taldeak mistoak izan ahal dira. Izena emoteko mezu bat bialdu behar da Instagram-eko @urbihools kontura.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Laminetxe Gaztetxearen III. urteurrena. 12:30ean, Arratiako Euskera Taldearen aurkezpena eta Ze aisialdi mota dekogu Arratien? berbaldia; 15:00etan, bertso-bazkaria Enara Gallastegi, Aiala Irurtia eta Iradi Barrenetxeagaz; 18:30ean, poteo musikatua; 22:00etan, kontzertuak: Vinagre de Moderna, Kuter eta Matxinada.