Informazino gunean Gazteentzako hiri-irristaketa ikastaroaren izen-emotea zabalik hilaren 18ra arte. 12-26 urte bitartekoentzat. Ikastaro egunak urri bigarrenak 3, 10 eta 17 Freeskate academy klubean (Deustun) 16:00etatik 20:00etara.
Hilaren 16ra arte emon daiteke izena udaletxean goizeko 08:00retatik 15:00etara edo https://labur.eus/ikastaroak26-27 estekan, udal ikastaroetan. Ikastaroak: Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia 62 urtetik gorakoentzat, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak, Yoga, 12-18 urte bitartekoentzako Dantza modernoa eta 7-12 urte bitartekoentzako Xakea.
II. Urkiola-Eskuagatx Rogainean izen-emotea. Bederatzi eta lau orduko probetarako: https://sico.fedo.org/carrera.php?id=20162437. Ordu biko probarako: https://www.deporticket.com/web-evento/13698-rogaine-urkiola. Hilaren 21era arte.
Hilaren 19an izango dan Inbiu eguneko bazkarirako txartelak salgai. Helduen menuak 20 euro eta umeenak, 18. Txartelak jubiladuenean eta Eguzki tabernan salgai.
Urri lehenengoaren 25era arte, bialdu daitekez argazkiak begituren Udako Argazki Lehiaketarako begitu@begitu.eus helbidera.
Manga eta komiki ikastaroa, 14 urtetik gorakoentzako, 40 euroan; Pokemon karten ikastaroa, 6 urtetik gorakoentzako, 25 euroan eta Hiri-marrazketa ikastaroa, astean egun bat (ordu bi), 50 euro hilean + 40 euro materialerako. Izen-emotea 617 332 691 edo martin@estudioduende.com helbidean.
Eingo eskolako matrikulazinoa 2026-2027 ikasturterako. 7 urtetik aurrera: triki eta pandero taldeak, txistu taldea, aniztasun funtzionaleko taldea, helduentzako musikea, EingoBand sorrerea eta dantzazaleak. Garbe 23-24 (Igorre). Informazinoa: 673 654 867.
Ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea zabalik: Eskulanak, Informatika, Mugikorrarekin argazkigintza, Bizitzak josten, Xakea haurtzaroan, Euskara-eskolak, Euskara merkatarientzat, A1 prestatzea, Berbalagun, Makillaje masterclass, Emozioak, Maskulinitate berriak, Burua martxan, Mundu digital segururantz, Mugimendua eta ongizatea, Bakardadeari aurre egiten eta Sendabelarrak. www.lemoa.eus webgunean.
Urri bigarrenaren 3an egingo diran 12, 19 edo 25 kilometroko martxetako baten izen-emotea zabalik rockthesport.com webgunean. Urri bigarrenaren 20ra arte.
Urri bigarrenaren 17an ospatuko dan Bizkaiko Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak salgai erromeriaeguna.eus webgunean (helduentzako haragizko edo barazkizko menuak18 euro eta umeentzako menuak 12,5 euro).
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.