Urri lehenengoaren 28ra arte, udal ikastaroetarako izen-emotea udaletxean: Entrenamentu funtzionala, Mantentze gimnasia, Yoga, Luzaketak eta Barre.
Udal ikastaroetarako izen-emotea hilaren 28ra arte udaletxean. Pilates, Entrenamendu funtzionala, Umeentzako dantza, Salsa eta Batxata, Adinekoentzako gimnasia, Adimen susperketa eta eskulanak, Mantenimenduko gimnasia eta Euskara eskolak. Ikastaroetara joateko garraioa behar daben nagusiek 609 610 855 telefonoan eskatu behar dabe.
11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea; 12:00etan, umeen lasterketearen hasikerea.
Hilaren 24an Ubide eta Areatza artean izango dan Arratia Raid orientazino proban izen-emotea hilaren 19ra arte https://labur.eus/Arratiaraid26 helbidean.
Eingo eskolako matrikulazinoa 2026-2027 ikasturterako. 7 urtetik aurrera: triki eta pandero taldeak, txistu taldea, aniztasun funtzionaleko taldea, helduentzako musikea, EingoBand sorrerea eta dantzazaleak. Garbe 23-24 (Igorre). Informazinoa: 673 654 867.
Ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea zabalik: Mugikorrarekin argazkigintza, Euskara-eskolak, Euskara merkatarientzat, A1 prestatzea, Berbalagun, Makillaje masterclass, Emozioak, Maskulinitate berriak. www.lemoa.eus webgunean.
Urri bigarrenaren 17an ospatuko dan Bizkaiko Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak salgai erromeriaeguna.eus webgunean (helduentzako haragizko edo barazkizko menuak18 euro eta umeentzako menuak 12,5 euro).
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Helduentzako pandero ikastaroa. Martitzenetan 19:00etatik 20:00etara Zeberioko eskola zaharrean. Izena emoteko epea urri lehenengoaren 28ra arte zabalik austarrikulturelkartea@gmail.com helbidean.