II. Urkiola-Eskuagatx Rogaine orientazino probak. 10:00etatik 19:00etara, proba luzea (IberRogaine Liga); 11:00etatik 15:00etara proba familiarra; 11:00etatik 13:30era, proba laburra.
Zer jango dogu bihar? Gaurtik eragin! Hurreko produktuak bultzatu eta konsumiduteko esperientzien aurkezpena Goierriko Biziola Kooperatiba eta OKT Barrundiako konsumitzaile taldearen parte-hartzeagaz. Kultur Etxean.
Urri lehenengoaren 25era arte, bialdu daitekez argazkiak begituren Udako Argazki Lehiaketarako begitu@begitu.eus helbidera.
Eingo eskolako matrikulazinoa 2026-2027 ikasturterako. 7 urtetik aurrera: triki eta pandero taldeak, txistu taldea, aniztasun funtzionaleko taldea, helduentzako musikea, EingoBand sorrerea eta dantzazaleak. Garbe 23-24 (Igorre). Informazinoa: 673 654 867.
Ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea zabalik: Mugikorrarekin argazkigintza, Euskara-eskolak, Euskara merkatarientzat, A1 prestatzea, Berbalagun, Makillaje masterclass, Emozioak, Maskulinitate berriak. www.lemoa.eus webgunean.
Urri bigarrenaren 17an ospatuko dan Bizkaiko Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak salgai erromeriaeguna.eus webgunean (helduentzako haragizko edo barazkizko menuak18 euro eta umeentzako menuak 12,5 euro).
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Entrenamendu funtzionala eta Zumba ikastaroetan izen emoteko epea zabalik, urri lehenengoaren 25era arte. Izena emoteko udaletxean edo hurrengo estekan: Zeberioko Udaleko ikastaroak 2026-2027
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Helduentzako pandero ikastaroa. Martitzenetan 19:00etatik 20:00etara Zeberioko eskola zaharrean. Izena emoteko epea urri lehenengoaren 28ra arte zabalik austarrikulturelkartea@gmail.com helbidean.
Pilates ikastaroan izena emoteko epea zabalik. Saioak astelehen eta eguaztenetan 19:20etik 20:20era eskolako gimnasioan. Izena emoteko epea hilaren 25era arte austarrikulturelkartea@gmail.com helbidean.