Maiatzaren 1era arte edo dorsalak amaitu arte, maiatzaren 31n jokatuko da Ubidestroi Trail 2025ean izen-emotea kronoak.com webgunean.
Lehenengo Andrazko Frontenis Txapelketarako izen-emotea hilaren 27ra arte labur.eus/frontenisartea helbidean edo udaletxera deituta.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Arratia futbol taldeak maiatzaren 30era arte. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan. Klubeko bulegora jo ordutegi honetan: astelehen eta martitzenetan 10:00etatik 12:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara edo cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu. Informazino gehiago gura izan ezkero 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara jo.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Lemoako Harrobik. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan emon daiteke izena labur.eus/lemoakoharrobi helbidean. Informazino gehiago: 690 190 738 telefonoan whatsapp bidez.
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Hilaren 25ean egingo dan mikro irekian izena emoteko epea zabalik hilaren 20ra arte https://labur.eus/Mikro_Irekia25 helbidean.
Arati Galapan eta Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak antolatuta, hilaren 22tik 25era izango diran 2018tik aurrera jaiotakoentzako kanpusetarako izen-emotea 666 025 389 telefonoan.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.