Zuhaitz Eguna. Eskolako umeakaz Zumeltzako udal basoetan bertoko zugatzak landatuko ditue.
Hilaren 21era arte, Kirol erronkak ekimenean parte hartzeako izen-emotea liburutegian. Erronkea zezeilaren 5etik garagarrilaren 18ra arte, hiru mendi (Burtotza, San Pedro de Atxarre eta Urkiolagirre) igotea da.
Hilaren 23ra arte, bardintasunaren aldeko zineforumeko zezeilaren 24ko saiorako izen-emotea liburutegian.
Emakumezko Gomazko Paleta EHko XI. Elite Txapelketako partiduak. Martin-Ruiz de Azua vs Salanueva-Eizmendi. Murillo-Diez vs Zulaika Gorostiaga.
Ganzabal Mendi Taldearen eski jarduerea Baqueira Bereten, hilaren 21etik 23ra. 18:30ean, Igorreko futbol zelaitik eta 18:40ean Lemoako eskoletatik urten.
Jon Fanoren Herri ekimen legegilea. Gutxieneko pentsioa=Gutxieneko soldata berbaldia Herriko Bentan.
Arratiako Musika Eskoleak eta Udalak antolatuta, Eguzkilore Arratiako Musika Eskolea eta Elorrioko Musika Eskolearen kontzertua euskal musika tresna tradizionalakaz Kultur Etxean.