Izen emotea zabalik martiaren 15ean jokatuko dan Kolazino Mendi Eguneko lasterketetarako (24 km eta 16 km), mendi martxarako (16 km) eta umeen lasterketarako (3 km) Kolazino Mendi Egunaren webgunean.
Maiatzaren 1era arte edo dorsalak amaitu arte, maiatzaren 31n jokatuko da Ubidestroi Trail 2025ean izen-emotea kronoak.com webgunean.
Hilaren 13ra arte emon daiteke izena 15ean izango dan Zuhaitz Egunean parte hartzeako https://labur.eus/ZuhaitzEguna2025 estekako formularioa betez.
16:30etik 19:30era, hilaren 14ra arte, martiaren 29an izango dan Dimako Antzasti Euskaldunon Etxera urtekerarako izen-emotea. Liburutegian. Behin izena emoteko epea amaituta, baja emon ezkero ez da dirua itzuliko.
16:30etik 19:30era, hilaren 14ra arte, zezeilaren 23an egingo dan Zugatz Egunean parte hartzeako izena emon daiteke liburutegian.
16:30etik 19:30era, hilaren 21era arte, Kirol erronkak ekimenean parte hartzeako izen-emotea liburutegian. Erronkea zezeilaren 5etik garagarrilaren 18ra arte, hiru mendi (Burtotza, San Pedro de Atxarre eta Urkiolagirre) igotea da.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.