Austarri Mendi Taldearen urtekerea Trabakua-Mendibil-Baldaburu-Markina plazatik urtenda. Ibilaldiaren ostean baba-jana Markinan.
Gazterleak alkarteak antolatuta, Autobabesa, kirol inklusiboa, osasuna eta ongizatea kiroldegian.
Mundua Areatzan. Bertsoa eta hizkuntzen zugatza, Kulturartekotasun proiektuaren aurkezpena, abestiak, euskal jantzak, munduko jakiak eta amaierako abestia frontoian.
Manuel Bernabe abogadua eta Morenako partaidearen Mexiko, aldaketa duintasunetik berbaldia Eguzkiolan.
Areatzako Bandaren kontzertua eleizan. Abeslari konbidauak Bihotz Gorospe eta Marcelo Totorika eta Arratiako Musika Eskolako ikasleak.
Zelako Kultur Ideiak konpainiaren eMcumeak antzezlana Kotxepin Kultur Etxean.
Abenduaren 30era arte, AEK-ko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Mikroipuin Txapelketarako lanak bialdu daitekez arratia_berba@aek.eus helbidera.
Hilaren 24ra arte, jubiladuen alkarteak 30ean, Urduñara egingo dauan urtekerarako izen-emotea jubiladuen etxean.
Abenduaren 5era arte, Mina indar bihurtu erakusketea Kultur Etxeko Erakusketa gelan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.