Kiñu Gaztetxeko X. urteurrena. 10:10ean, gosaria; 11:10ean, Olinpiaden amaierea; 13:10ean, marianito-pintxadea; 15:10ean, bazkaria; 18:10ean, manifestazinoa eta ostean poteo musikatua Matxinada taldearen eskutik; 21:10ean, kontzertuak: Ezpalak, Katu, Itzek eta Ibis Templum taldeak. Gaztetxean.
17:00etan eta 19:00etan, (saio bi) Arratiako Musika Eskolako Yellow Submarine ipuin musikala. Lasarte Aretoan.
Belaunaldien arteko eguna. 12:00etan, jantzak Durundi Barri jantza taldearen eskutik; 12:30ean, poteoa eskoletan hasita; 14:30ean, bazkaria eta bingoa; 18:00etan, txokolatea eta erromeria.
Bagilean jokatuko dan Urbihools Koparako izen-emotea zabalik. 16 urte baino gehiago euki behar dira eta taldea 7 lagunez osotua egon behar da gitxienez. 5 euro ordaindu behar dira personako. Izena emoteko mezu bat bialdu behar da Instagram-eko @urbihools kontura.
Maiatzaren 11n izango dan Ubidestroi Trail mendi lasterketan parte hartzeako izen-emotea zabalik kronoak.com helbidean.
Abuztuaren 31ra arte, Gorbeiako Nire txoko kuttuna Argazki Lehiaketea. Argazkiak Instagramera igon #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi hastag-akaz.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Upo Galapan mendi lasterketea. Izen-emotea zabalik https://upogalapan.blogspot.com/ helbidean hilaren 28ra arte. 8 euro, bazkideek 6 euro.
Arginatx Mendi Elkartearen astegoieneko urtekerea Orhi mendira.
Arratia futbol taldeak 2024-2025 denporaldirako izen-emote epea zabalik bagilaren 3ra arte. Informazino gehiago 688 777 117 eta 94 631 57 04 telefonoetan edo cdarratia@cdarratia.com helbide elektronikora idatzita.
Hilaren 28ra arte, Zaztaparrak-ek, garagarrilaren 8tik 11ra antolatutako Gazte udalekuetarako (14-16 urte) izen-emotea 688 898 765 telefonoan.
Hilaren 28ra arte, Zaztaparrak-ek, garagarrilaren 3tik 5era Udaleku ibiltarirako (6. maila-DBH 2) izen-emotea 688 898 765 telefonoan.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.