Hilaren 17ra arte, ikastaroetan izena emoteko epea udal webgunean. Ikastaroak: Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II, Robotika haurtzaroan, Dronen munduan murgiltzen, Denboraren bankua eta Komunikazio ez bortitza.
2024ko zezeilaren 3ra arte, merkeago egin ahal dira erosketak. 20 euroan erositako bonuak 25 euroko balioa eukiko dau. Komertzioak: Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak dendea, Arantza Zamalloa farmazia, Estankoa, Denda Barri fruta-dendea + Ke PAN okindegia eta Vade retro ule-apaindegia.
Udagoien osoan, Gorbeia Parke Naturalak Otzarreta ingurua gozatuteko natura errespetauz, konzienziazino kartelak ipiniko ditu Barazar mendatearen inguruan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Abenduaren 21era arte, urtailaren 26tik 28ra egingo dan Baqueirara eski urtekerarako izen-emotea liburutegian; Gabonetako Txartel Lehiaketan parte hartu daben marrazkien, Playmobilen belenaren maketearen eta birziklatzeko materialagaz egindako Gabonetako zugatzen erakusketea, liburutegian.