Aprilaren 28ra arte, desfibrilagailua erabilteko ikastaroan parte hartzeako izena emoteko epea udaletxean. Ikastaroa maiatzaren 3an izango da. Txanda bi egongo dira 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Aprilaren 28ra arte, 2010 eta 2006 bitartean jaiotako gazteek Donostian egingo diran gazte udalekuetarako izena emoteko epea udaletxean. Garagarrilaren 10etik 14ra izango dira udalekuak. 100 euro.
19:00etan, Irakurleen Txokoa. Nerea Ibarzabalen Bar Gloria. Liburuaren gaineko solasaldia egileagaz Kultur Etxean.
22:00etan, Dimetaleroak Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua, Trini Fox eta Santa Barbara taldeak Abaroa Aretoan.
Maiatzaren 1era arte, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea Europako mendietara. Pico Jultayu (1.945 m), Peña Maciedome (1.903 m), Pico Pierzu (1.552 m).
Aprilaren 28ra arte, Igorre ezetu erakusketea Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.
19:00etan, Aitor Intxaurraga zeanuriztarraren GR-282 Artzaintza naturbidea dokumentala udaletxeko pleno aretoan.