Urri lehenengoaren 9an jokatuko diran jaietako herri olinpiadetan izena emoteko epea zabalik. 12 urtetik gorako herritarrentzako. Epea urri lehenengoaren 2ra arte zabalik udaletxean.
Arteako Jaietako herri bazkarirako izena emoteko epea zabalik dago. Izena emoteko taldearen arduradunaren izena eta telefonoa eta mahaikide kopurua aurkeztu behar dira udaletxean. Urri lehenengoaren 2ra arte dago epea zabalik.
12:00etan, mezea. Ostean, barauskarria Eingo taldeak girotuta; 13:00etan, azkolarien erakustaldia Mendieta Herri Kirol taldearen eskutik; 14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena; 16:15ean, erromeria Joxe Mendizabalegaz eta 18:15ean, petanka Lemoatx erara.
13:00etan, mezea eta ostean kopaua; 18:00etan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren, Zerua lapurtu dute lana.
Udaleku irekiak goizez 2013 eta 2021 urteen artean jaiotakoentzat urri lehenengoaren 4ra arte.
Urri lehenengoaren 12ko bertso bazkarirako txartelak salgai udaletxean. Umeek 10 euro eta helduek 20. Urri lehenengoaren 3ra arte.
Urri lehenengoaren 10eko herri afarirako txartelak salgai Herriko Bentan eta Izar Zurian, 20 euroan. Hilaren 2ra arte.
Hilaren 16ra arte emon daiteke izena udaletxean goizeko 08:00retatik 15:00etara edo https://labur.eus/ikastaroak26-27 estekan, udal ikastaroetan. Ikastaroak: Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia 62 urtetik gorakoentzat, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak, Yoga, 12-18 urte bitartekoentzako Dantza modernoa eta 7-12 urte bitartekoentzako Xakea.
Euskal Diasporaren Asteko bazkarirako txartelak Aldamin jatetxean salgai. Plaza kopurua mugatua da, 80 lagun. Hilaren 2ra arte.
II. Urkiola-Eskuagatx Rogainean izen-emotea. Bederatzi eta lau orduko probetarako: https://sico.fedo.org/carrera.php?id=20162437. Ordu biko probarako: https://www.deporticket.com/web-evento/13698-rogaine-urkiola. Hilaren 21era arte.
Hilaren 19an izango dan Inbiu eguneko bazkarirako txartelak salgai. Helduen menuak 20 euro eta umeenak, 18. Txartelak jubiladuenean eta Eguzki tabernan salgai.
Urri lehenengoaren 25era arte, bialdu daitekez argazkiak begituren Udako Argazki Lehiaketarako begitu@begitu.eus helbidera.
Manga eta komiki ikastaroa, 14 urtetik gorakoentzako, 40 euroan; Pokemon karten ikastaroa, 6 urtetik gorakoentzako, 25 euroan eta Hiri-marrazketa ikastaroa, astean egun bat (ordu bi), 50 euro hilean + 40 euro materialerako. Izen-emotea 617 332 691 edo martin@estudioduende.com helbidean.
Eingo eskolako matrikulazinoa 2026-2027 ikasturterako. 7 urtetik aurrera: triki eta pandero taldeak, txistu taldea, aniztasun funtzionaleko taldea, helduentzako musikea, EingoBand sorrerea eta dantzazaleak. Garbe 23-24 (Igorre). Informazinoa: 673 654 867.
Ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea zabalik: Mugikorrarekin argazkigintza, Euskara-eskolak, Euskara merkatarientzat, A1 prestatzea, Berbalagun, Makillaje masterclass, Emozioak, Maskulinitate berriak. www.lemoa.eus webgunean.
Urri bigarrenaren 3an egingo diran 12, 19 edo 25 kilometroko martxetako baten izen-emotea zabalik rockthesport.com webgunean. Urri bigarrenaren 20ra arte.
Urri lehenengoaren 12ko Ubideko Birako izen-emotea kronoak.com webgunean, urri lehenengoaren 10era arte.
Pilates, Yoga, Zumba, Entrenamentu funtzionala, Andrazkoen indarrezko ikastaroa, Luzaketak, Eskulanak edo Mantenimentuko gimnasia egiteko izen-emotea 94 631 57 25, 685 759 997 edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean.
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko urri bigarrenetik martira bitartean. 485 euro. Izen-emotea urri lehenengoaren 13ra arte eskola@urtxintxaeskola.eus helbidean.
Urri bigarrenaren 17an ospatuko dan Bizkaiko Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak salgai erromeriaeguna.eus webgunean (helduentzako haragizko edo barazkizko menuak18 euro eta umeentzako menuak 12,5 euro).
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Urri lehenengoaren 13an Ernaik Donostian deitutako manifestazinora joateko autobuserako izen-emotea. Axular Herriko Tabernan.