Zapatu eta domeketan, bisita gidatuak Ailarak-Musiktopa bisitetako. Zapatuetan: 11:00etan euskeraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskeraz.
Urri lehenengoaren 12ko bertso bazkarirako txartelak salgai udaletxean. Umeek 10 euro eta helduek 20. Urri lehenengoaren 3ra arte.
Urri lehenengoaren 10eko herri afarirako txartelak salgai Herriko Bentan eta Izar Zurian, 20 euroan. Hilaren 2ra arte.
Euskal Diasporaren Asteko bazkarirako txartelak Aldamin jatetxean salgai. Plaza kopurua mugatua da, 80 lagun. Hilaren 2ra arte.
II. Urkiola-Eskuagatx Rogainean izen-emotea. Bederatzi eta lau orduko probetarako: https://sico.fedo.org/carrera.php?id=20162437. Ordu biko probarako: https://www.deporticket.com/web-evento/13698-rogaine-urkiola. Hilaren 21era arte.
Hilaren 19an izango dan Inbiu eguneko bazkarirako txartelak salgai. Helduen menuak 20 euro eta umeenak, 18. Txartelak jubiladuenean eta Eguzki tabernan salgai.
Urri lehenengoaren 25era arte, bialdu daitekez argazkiak begituren Udako Argazki Lehiaketarako begitu@begitu.eus helbidera.
Urri bigarrenaren 3an egingo diran 12, 19 edo 25 kilometroko martxetako baten izen-emotea zabalik rockthesport.com webgunean. Urri bigarrenaren 20ra arte.
Urri lehenengoaren 12ko Ubideko Birako izen-emotea kronoak.com webgunean, urri lehenengoaren 10era arte.
Pilates, Yoga, Zumba, Entrenamentu funtzionala, Andrazkoen indarrezko ikastaroa, Luzaketak, Eskulanak edo Mantenimentuko gimnasia egiteko izen-emotea 94 631 57 25, 685 759 997 edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean.
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko urri bigarrenetik martira bitartean. 485 euro. Izen-emotea urri lehenengoaren 13ra arte eskola@urtxintxaeskola.eus helbidean.
Urri bigarrenaren 17an ospatuko dan Bizkaiko Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak salgai erromeriaeguna.eus webgunean (helduentzako haragizko edo barazkizko menuak18 euro eta umeentzako menuak 12,5 euro).
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Urri lehenengoaren 13an Ernaik Donostian deitutako manifestazinora joateko autobuserako izen-emotea. Axular Herriko Tabernan.