Gorbeia Suzien Skyrace-ko aurreinskripzinoa zabalik martiaren 22ra arte www.gorbeiasuzien.eus webgunean.
Garbigune mobikorra Urbietako aparkalekuan. Onartutako hondakinak: etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko orioa (ontzi txikietan), sakeleko telefonoak, kableak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, metalezko edo plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.
Zabalik dago Salto! udalekuetan izena emoteko epea martiaren 31ra arte: labur.eus/salto2026.
Martiaren 22ra arte, Korrika eguneko herri afarirako txartelak salgai 15 eurotan. Jubiladuen tabernan.
Aprilaren 18rako Lamino Kirol Klubak antolatutako Txindokira eta sagardotegira joateko urtekerarako izen-emotea zabalik labur.eus/lamino webgunean.
Zabalik dago 2026ko Igorreko Jaietako Kartel Lehiaketea. Martiaren 31ra arte. Kultur Etxean.
Igorreko Jaietako Frontenis Txapelketan izen-emotea zabalik https://labur.eus/frontensjaiak26 helbidean. Partiduak maiatzean jokatuko dira.
Martiaren 20ra arte emon daiteke izena martiaren 30 eta 31n eta aprilaren 1ean Igorreko Urbieta zelaian egingo dan kanpusean. Izena emoteko 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Zabalik dago maiatzaren 23an ospatuko dan Gazte Barri Dantza Taldearen urteurren jaian parte hartuteko izena emoteko epea. Martiaren 27ra arte gaztebarri@gmail.com helbidean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Martiaren 22ra arte, Dimako Jaietako XI. Pelota Txapelketan izena emoteko epea, 688 653 473 telefonoan.