2013-2020 urteen bitartean jaiotakoak hilaren 29an UGPra joateko apuntatzeko epea zabalik udaletxean abenduaren 19ra arte. Artean erroldatutakoak daukie preferentzia. Artean erroldatuek 5 euro; erroldatu bakoek 10.
Dimagia. 16:30ean, tailerretan parte hartutakoen magia emonaldia; 19:00etan, Tor magoaren emonaldia. 21:30ean, Alain magoaren Hil edo ez hil heriotza eta doluaren gaineko emonaldia (+16 urte).
17:30ean, Gabon postalen zein birziklautako materialakaz egindako Gabon zugatzen erakusketea; 18:00etan, Gabon postalen zein birziklautako materialakaz egindako Gabon zugatzen lehiaketetako sari banaketak; 19:00etan, Gabonetako argiak isiotu, txoripana, edariak, musikea... Plazan.
18:00etan, Zaztaparrak-en 30. urteurrena: argazkia zaztapar kideakaz eta komunidadeko jenteagaz Bediako plazan; 18:20an, Lemoako Ludotekako parkean; 18:40an, Dimako frontoi txikian, 19:00etan, Arantzazuko plazan eta 19:30ean, Igorreko Kultur Etxeko parkean.
18:00etan, ballet ikuskizuna. Plazako Ermita Zaharrean; 17:30ean, pelota partiduak: Arhane Mendibil vs. Amaia Zarrabeitia, Bengoetxea-Larunbe vs. Goñi-Garcia. Gero, DJ Matxinada.
Irakurleen Txokoa; Miren Amurizaren Pleibak, idazleagaz eta Alaine Agirregaz. Kultur Etxean.
Gabon kantak, Mikel Deuna Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta.