Abenduaren 18ra arte, Baqueirara eskietan joateko urtekerarako (urtailak 23-25) izen-emotea. Bebetekan 16:30etik 19:30era.
Dimagia. 17:00etan, haurrentzako magia tailerra; 18:30ean, helduentzako magia tailerra. Tor magoaren eskutik.
17:30etik 19:30era, Arratiako Udalen Mankomunitatearen Gaztedi Arratia proiektuko DBH4 eta Batxilergoko gazteen gurasoentzako orientazino jardunaldia: Etorkizuna lagunduz: Zure seme-alabei erabakietan laguntzeko tresnak. Izen-emotea https://labur.eus/arratiamanko galdetegian.
Arratiako Belaunaldien Arteko Denboraren Bankua. Gabonetako eskulanak heldu eta umeentzako. Kultur Etxean. Harremanetan ipinteko 688 766 302 edo denboraren-bankua@arratia.eus.
18:00etan, Zaztaparrak-en 30. urteurrena: argazkia Zaztapar kideakaz eta komunidadeko jenteagaz Ubideko plazan; 18:20an, Zeanuriko plazan, 18:40an, Areatzako udaletxeko arkupeetan; 19:00etan, Arteako plazan eta 19:30ean, Zeberioko plazan.
Rafa Ugalderen Hizkuntzak hiltzen direnean berbaldia. Jubiladuen lokalean.
Herriko bizilagunei harrerea Udalaren partetik: ondoetorria, udalerriaren aukezpena eta kopaua. Udaletxean.