Arrastian zehar, Down Sindromea Fundazioaren aldeko VI. Azoka Solidarioko salmenta eguna. Lehendakari Agirren.
Kamisetak salgai udaletxeko arkupeetan. Enkargua egindakoan ordaindu behar da kamisetea.
Akelarre: marearen kontra dokumentalaren proiekzinoa. Eskolako kamaran.
Jurgi Ekizaren Argitzala diskoaren aurkezpen kontzertua. Kotxepin Kultur Etxean.
Bertso afaria Zeanurin, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluzegaz. Jubiladuen tabernan. Izen-emotea Jubiladuen tabernan. 25 euro.
Old Glasses taldearen kontzertua Igorreko Troka tabernan.
Abenduaren 31rarte bialdu daitekez lanak IV. Mikroipuin Txapelketarako arratia_berbalagun@aek.eus helbidera. Gaia librea da, 50-100 berba bitarteko ipuinak.
Martiaren 14an izango dan Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea zabalik martiaren 1era arte, sportmaniacs.com helbidean.
Zezeilaren 14-15eko astegoienean Athletic-ek Oviedon jokatuko dauan futbol partidurako izen-emotea hilaren 21era arte 627 666 863 telefonoan. Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak antolatuta.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.