Udalak ugerlekuetako Aldamin tabernea kudeatzeko eskaintzak jasoteko epea zabalik. Urte biko kontratua, beste urte batez luzatzeko aukereagaz. Errentearen gitxienekoa 130 euro lehen urtean eta 250 euro bigarrenetik aurrera. Pleguak udaletxean edo https://labur.eus/Pleguakaldamin loturan lortu daitekez. Dokumentuak udaletxean aurkeztu daitekez hilaren 21era arte. Online aurkezpena, 23ra arte, https://labur.eus/Aldaminjatetxea loturan egin daiteke.
Bertoko Basoen Nazinoarteko Eguna: bisita gidatua Lasarte Parketik, bertoko zugatz espezieak ezetuteko. Makatzak Arratiako Ekologistak eta Xirpial alkarteek antolatuta.
17:30ean, Sketch: cuidado con lo que dibujas; 19:30ean, Karmele. Lsarte Aretoan.