Hilaren 26an Oñati eta Arantzazura egingo dan urtekerarako izen-emotea hilaren 22ra arte. Mezua jubiladuen whatsappera bialdu. Ubideko Jubilatuen Elkarteak antolatuta. Bazkideek 20 euro eta bazkide ez diranek 30.
Izen-emotea zabalik euskera ikastaroan, bagilera arte. Hasikerako maila. Astean egun bitan bina ordu. Izena 663 040 035 eta 94 671 40 76 telefonoetan emon.
III. Bigarren Eskuko Azokan postua ipinteko izena emoteko atzen eguna https://labur.eus/azokalemoa helbidean.
Ahizpatasunaren hariak, bortizkeria sexistearen kontrako proiektuaren gaineko dokumentalaren proiekzinoa eta solasaldia. Kultur Etxean.
Sorgina banaiz dokumentalaren proiekzinoa eta solasaldia Asisko Urmenetagaz. Eskolako kamaran.
Zezili Deunaren eguneko Arratiako Musika Eskolearen kontzertua frontoian. Eguraldi ona egin ezkero aurretik kalejirea Kultur Etxetik frontoira.
Sutean denbora gutxi arratia_berbalagun@aek.euserabiliz osasuntsu jan tailerra Txaramelagaz Sabino Arana 27an dagoan txokoan. Izen-emotea beharrezkoa da: arratia_berbalagun@aek.eus. Arratiako Berbalagunek antolatuta.
Udalaren 2026ko aurrekontuen batzar informatiboa. Plazako Ermita Zaharrean.