Eleizalde Bediako Jubilatu eta Pentsiodunen bazkarirako izen-emotea eskoletan (25 euro).
Abenduaren 31rarte bialdu daitekez lanak IV. Mikroipuin Txapelketarako arratia_berbalagun@aek.eus helbidera. Gaia librea da, 50-100 berba bitarteko ipuinak.
Zemendiaren 21era arte, birziklautako materialakaz egindako Gabonetako Zuhaitzen Lehiaketea.
Udalak ugerlekuetako Aldamin tabernea kudeatzeko eskaintzak jasoteko epea zabalik. Urte biko kontratua, beste urte batez luzatzeko aukereagaz. Errentearen gitxienekoa 130 euro lehen urtean eta 250 euro bigarrenetik aurrera. Pleguak udaletxean edo https://labur.eus/Pleguakaldamin loturan lortu daitekez. Dokumentuak udaletxean aurkeztu daitekez hilaren 21era arte. Online aurkezpena, 23ra arte, https://labur.eus/Aldaminjatetxea loturan egin daiteke.
Izen-emotea zabalik euskera ikastaroan, bagilera arte. Hasikerako maila. Astean egun bitan bina ordu. Izena 663 040 035 eta 94 671 40 76 telefonoetan emon.
Asterriako jaietako auzo afarirako izen-emotea hilaren 24ra arte 636 378 870 telefonoan.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
III. Bigarren Eskuko Azokan postua ipinteko izena emoteko atzen eguna https://labur.eus/azokalemoa helbidean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.