Irakurleen Txokoa: Sally Rooney-ren Jende normala liburua. Kultur Etxean.
Munduko geopolitika: tokikotik globalera. Efren Borges (Venezuela), Zenayda Serrano eta Hector Barrios (El Salvador), Juan Hernandez (Euskal Herria) eta Victory Izevbokun (Nigeria).
Ane Han-en kontzertua, Itzulera(k) diskoaren aurkezpena. Kotxepin Kultur Etxean.
Martiaren 14an izango dan Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea zabalik martiaren 1era arte, sportmaniacs.com helbidean.
Martin Ortega ilustratzailearen uri-marrazketa ikastarorako izen-emotea 617 332 691 telefonoan edo martin@estudioduende.com helbidean. Zezeiletik aurrera martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara; 50 euro.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik kronoak.com webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.