Zizetan mendi martxea. 08:00retan, 21 km-ko ibilbidea egiteko urtekerea; 10:00etan, 10 km-ko ibilbidea egiteko urtekerea. Frontoi txikian.
09:00etan, Jose Luis Atxutxa Mugari Bira plazatik urtenda; 14:30ean, baba-jana; 16:30ean, DJ Jonkas eta Briska Txapelketea; 21:30ean, karaokea Herrikoan.
Euskal Jaia. 10:00etan, Nekazaritza eta Artisautza Azokea; 12:00etan, Areatzako Bandeagaz kantuan eta jantzan; 13:00etan, Bizkaiko Gaiteroak; 15:00etan, bazkaria; 16:30ean, Aikopekogaz kantaldia; 18:00etan, Aikogaz jantzaldia; 20:30ean, berakatz-zopea; 22:00etan, erromeria Zutik taldeagaz.
Eleizondo moltzo monumentala bisita gidatua eta argazki erakusketea. Plazan.
Iaquin vahu… çucen henbilqueyen emonaldi musikatua San Migel eleizan.
Maria Urcelay eta Jon Casamayor Lari Produkzioak-en Zaintzaren dantza 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako antzezlanagaz Kotxepin Kultur Etxean.
Tartean Teatroa konpainiaren Non dira haurrak? antzezlana Lasarte Aretoan.
Lemoatx Trail martxa zein lasterketetarako inskripzinoa egiteko aukerea zabalik labur.eus/Lemoatxtrail helbidean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.