Gorbeia Suzien. 11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea; 12:00etan, umeen lasterketako urtekerea.
Hilean zehar Udal ikastaroetan izena emoteko epea zabalik udal webgunean. Ikastaroak: Zoru pelbikoa eta sexualitatea, Emakumeok elkarrekin hazteko espazioa, 8 eta 12 urte bitartekoentzat Xakea haurtzaroan, 6 eta 11 urte bitartekoentzat Pentsamendu sakona garatzea, 16 urtetik gorakoentzat, Makilajea, Argazkigintza digitala, 16 urtetik gorakoentzat Informatika, Eskulanak, Euskara eskolak, Euskara merkatarientzat, Pertsona migratuentzat euskara, Bizitzak josten elkartzen duten puntadak, Esperientziak kontatzearen balioa, Bizirik bizi, Elikagaien kontserbazioa, Risoterapia eta Bisuteria Masterclass.
Helduentzako zeramika ikastaroa Saioa Larrearen eskutik Buztinolan. Informazino gehiagorako 615 731 182.
Aikoren jantza ikastaro ibiltaria urri bigarrenetik bagilera, Areatza, Artea, Dima, Igorre eta Zeanurin domeka arrastietan. Oinarrizko maila 17:00etatik 18:30era eta aurreratua 18:30etik 20:00etara. Izena emoteko: www.aiko.eus webgunean edo 634 423 539 telefonoan.
Lemoatx Trail martxa zein lasterketetarako inskripzinoa egiteko aukerea zabalik labur.eus/Lemoatxtrail helbidean.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.