08:00retatik 14:00etara, garagarrilaren 14ra arte, Jaietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko epea udaletxean.
Hilaren 27ra arte, 09:30ean, 2013 eta 2020 bitartean jaiotako neska-mutilentzako Arratia Taldearen Udako Futbol Kanpusa.
Hilaren 30era arte luzatu da HAPO barria (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) eta dokumentazino osogarria jente-aurrean ipinteko epea. Alegazinoak aurkezteko edo konsultak egiteko aurretiko hitzordua hartu behar da 94 673 92 05 telefonora deituta.
HAPO erakusketea eta herritarren buzoia urri lehenengoaren 30era arte.
17:00etan, Arbasoen odolean zirku ikuskizuna Lasarte Aretoan. Tailerrak umeentzat Zaztaparrak Asti Taldearen eskutik San Juaneko karpan; 18:30ean, arku-tiro ikuskizuna; 19:00etan, sardinadea. Bitartean, Adiskideak fanfarrea; 22:00etan, San Juan sua eta suziriak.
18:30ean, San Juan sua prestatu; 20:00etan, sardinak; 22:00etan, sua isiotu.
San Juan. 19:00etan, DAB Dantza Konpainiaren Noeud jantza ikuskizuna plazan; 20:00etan, sardinak Zubizarran eta ostean sua.
Altzuagako San Juan jaiak. 21:00etan, sardinak, txarri giharrea eta txokolatea herriko txistulariakaz; ostean San Juan sua.
Hilaren 30era arte, UEMAk, AEK-k eta Udalak gurasoentzako antolatutako euskera ikastaroan izena emon daiteke online https://www.labur.eus/etorriEUS helbidean edo eskolan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Garagarrilaren 4ra arte, Jaietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko epea harrera@zeanuri.eus helbidean. Kategoria bi: 18 urte arte eta 18 urtetik aurrera.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.