Hilaren 6ra arte, Feroskana parke eolikoari alegazinoak makatzak@gmail.com helbidean.
Hilaren 6ra arte, izena emon daiteke gazte udalekuetarako udaletxean edo labur.eus/zeberioudalekuak estekan. Gazte Udalekuak Lekarozen izango dira, bagilaren 23tik 27ra, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna Zeberikoek daukie.
Hilaren 6ra arte 3 eta 6 urte eta 7 eta 11 urte bitartekoentzakoentzat udalekuak bagilaren 23tik garagarrilaren 11ra arte asteka. Izena udaletxean edo labur.eus/udalekuzeberioume helbidean emon. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna Zeberikoek daukie.
25 Urtean Kantuen. Luis Prieto bertso-bazkariaren omenezko jaialdia. 18:00etan, herri kirolak Bizkaiko Txinga Erute Txapelketea; 19:00etan, agurra; 19:15ean, eskolako umeak kantuan; 19:20an, JtKantuz; 19:30ean, J Laukoitza; 19:40an, bertso-saioa, bertsolariak: Unai Iturriaga eta Jon Maia; 20:40an, kopautxoa. Plazan.
Txuri-beltza da ta... 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako musikea eta jolasak Lankuren eskutik. Kotxepin Kultur Etxean.