19:00etan, Garena jatetxean janari eta garagardao maridajea Areatza Musik & Beer jaialdia dala-ta Goiatz Duttoren musikeak lagunduta. Txartelak Areatzako Bainuetxean salgai (40 euro).
HAPOari alegazinoak egiteko epea maiatzaren 31ra arte Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Arratia futbol taldeak maiatzaren 30era arte. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan. Klubeko bulegora jo ordutegi honetan: astelehen eta martitzenetan 10:00etatik 12:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara edo cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu. Informazino gehiago gura izan ezkero 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara jo.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Lemoako Harrobiren Udako Kanpusa bagilean. Izen-emotea zabalik. 2012tik 2019ra bitartean, biak barne, jaiotako ume eta gazteentzat. Izena 690 190 738 telefonoan (Eneko Etxebarria), eneko.coordinador@gmail.com helbidean edo labur.eus/lemoakoharrobikanpusa estekan emon behar da. Kanpusa bagilaren 23tik 27ra eta bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra izango da. Aste bat (100 euro) hamaiketakoa eta kamisetea barne edo bi (180 euro).
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
HAPO erakusketea eta herritarren buzoia urri lehenengoaren 30era arte.