Hilaren 28ra arte, jaietan txosnea ipinteko interesa daukienek eskaerea udaletxera eroateko epea.
Maiatzaren 12an eta 26an izango diran Aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko informazino berbaldietan izena-emon daiteke 94 648 10 79 telefonoan. Plaza mugatuak izen-emote ordenaren arabera.
Euskerazko irakurzaletasuna bultzatzeko "Irakurri euskaraz, biderkatu euskara" izeneko kanpainea martxan aprila osoan. Euskerazko liburu bat maileguan hartzean dabenen artean, euskerazko liburuak erosteko 25 euroko 10 bonu zozketatuko dira.
Aprilean, "Ezin dozu galdu" kanpainea. Liburutegian, mailegu bat egitean, fitxa bat emongo da irakurleak beteteko, liburuaren sinopsi laburra azaltzeko eta zergaitik ezin dozun galdu azaltzeko. Kanpainea amaitu ostean, txartela eta liburuak erakusketa baten ipiniko dira.
18:00etatik 20:00etara, 12 eta 16 urte bitartekoentzat Udaberrilekuek. Pelikulea eta afaria (hanburgesak).
Maiatzaren 1era arte edo dorsalak amaitu arte, maiatzaren 31n jokatuko da Ubidestroi Trail 2025ean izen-emotea kronoak.com webgunean.
HAPOari alegazinoak egiteko epea maiatzaren 31ra arte Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.
Lehenengo Andrazko Frontenis Txapelketarako izen-emotea hilaren 27ra arte labur.eus/frontenisartea helbidean edo udaletxera deituta.
HAPO erakusketea eta herritarren buzoia urri lehenengoaren 30era arte.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Arratia futbol taldeak maiatzaren 30era arte. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan. Klubeko bulegora jo ordutegi honetan: astelehen eta martitzenetan 10:00etatik 12:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara edo cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu. Informazino gehiago gura izan ezkero 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara jo.
2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Lemoako Harrobik. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan emon daiteke izena labur.eus/lemoakoharrobi helbidean. Informazino gehiago: 690 190 738 telefonoan whatsapp bidez.
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.