Martiaren 31ra arte, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek UEMAk antolatuten dauzan Salto udalekuetan izena emon daikie labur.eus/salto2025 helbidean. Udalekuetarako txanda bi dagoz, bagilearen 22tik 30era eta garagarrilaren 2tik 10era. Udaleku ibiltariak dira.
Martiaren 31ra arte, Dimako Jaietako Pelota Txapelketarako izen-emotea 688 653 473 telefonoan.
Aprilaren 4tik 6ra Areatzan izango dan Danspirenaikako Dantza astebururako izen-emotea zabalik. Izena 634 423 539 telefonoan edo www.aikotaldea.eus webgunean emon.
Aprilaren 1ean AUMeko kamioia joango da. Zeozer atera gura dauanak datuak udaletxean emon behar ditu hilaren 31ra orduko.
Mikel Deuna jubiladuen alkarteak antolatuta, Memoria tailerra Kultur Etxean.