Abenduaren 16ra arte, Igorreko Kultur Etxeko bazkide izateko kanpainea.
Hilaren 28ra arte, hurrengo egunean zerbitzua emongo dauan podologoarenganako izen-emotea udaletxean.
Abenduaren 30era arte, AEK-ko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Mikroipuin Txapelketarako lanak bialdu daitekez arratia_berba@aek.eus helbidera.
Hilaren 29ra arte, birziklatzeko materialakaz egindako Gabonetako Zuhaitzen Lehiaketea. Oinarriak udaletxean eta liburutegian.
Hilaren 22ra arte, hilaren 29an izango dan Memoria eraikiz-flores en el asfalto ikuskizuna ikusteko izena emon daikie dimoztarrek kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 94 631 57 25 telefonoan.
Hilaren 29ra arte, astelehenetik barikura, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era, Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea Kotxepin Kultur Etxean.
Hilaren 24ra arte, jubiladuen alkarteak 30ean, Urduñara egingo dauan urtekerarako izen-emotea jubiladuen etxean.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.