17:30etik 19:00etara, 18 urtetik gorako andrentzako, Visibilizando la violencia de género indarkeria matxistearen inguruko solasaldia liburutegian.
21:00etatik aurrera, 2000ko hamarkadako giroa Karabie Gaztetxean. Hamarkada haretako jai estiloan jantzita joateko deia egin dabe, lehiaketea be egingo da; 22:00etan, karaokea eta gero Patxeta Sound System. Photocalla, pontxea, "mamarratxeoa" eta sorpresa gehiago.
18:00etan, Asterriako San Andres jaien hasikerea; 19:00etan, Igel Txapelketea (umeak eta nagusiak); 21:30ean, auzo afaria (izena hilaren 22ra orduko emon behar da 636 378 870 telefonoan) eta ostean mahai-jokoak eta kantuak.
16:30etik 19:30era, hilaren 24ra arte, birziklatzeko materialaz egindako Gabonetako Zugatzen Lehiaketea. Oinarriak liburutegian eta udaletxean.
Zaldi berdea liburuaren aurkezpena Jose Maria Sagardui "Gatza"gaz Axular Herriko Tabernan.
Andrakanako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Poesia hegalaria taldeak olerki eta musika saioa eskainiko dau liburutegian.