17:30etik 19:30era, andren egunerako jardueren prestakuntza liburutegian.
17:00etan, Gorbeialde Landa Garapenak antolatuta, Aitziber Mendibilen liztor asiarraren gaineko berbaldia liburutegian.
18:30ean, Arteako II. Berdintasun Planaren aurkezpena eta azalpenak Kultur Etxean.
Hilaren 18ko Inauterietako herri bazkarirako txartelak erosteko atzen eguna. Hegazkiña eta Gau Lora tabernetan salgai. Nagusiek 16 euro (baba jana eta postrea) eta umeek 12 euro (makarroiak, solomoa eta postrea).
10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, Arratia Garbia informazino puntua plazan; 19:00etan, berbaldia liburutegian.
17:00etan, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatuta, Aitziber Mendibilen berbaldia liztor asiarraren gainekoa liburutegian.
Turkia, Siria eta Kurdistanen lurrikareak kaltetutakoei laguntzea eroateko janari bilketea egiteko atzen eguna. Udaletxean, eskolan, Zuazo dendan edo 17:00etatik 19:00etara frontoi txikian.
Binakako Futbolin Txapelketea. Izena 688 817 309 telefonoan emon hilaren 15era arte, bikote bakotxak 4 euro ordaindu behar ditu. Txapelketea Amañen, Herrikoan eta Batzokian jokatuko da zezeila eta martiako barikuetan. Lehen fasea ligatxo eran jokatuko da eta bigarrena kanporaketa eran. Zeberioko Gazte Elkarteak antolatuta.
10:00etatik 13:00etara, Administrazioa zure ondoan ohiko izapide eta kudeaketei buruzko aholkuak udaletxeko pleno aretoan.
Ilgoran Andren Jabekuntza Eskolako Sortu zure oihalezko konpresa tailerretarako izen-emotea zabalik. Izena Arratiako Udalen Mankomunitatean, udaletxeetan eta 688 627 393 telefonoan emon daiteke.
Hilaren 15era arte, emon daiteke izena telefono mobikorra errazago erabilteko ikastarorako udaletxean. Ikastaroa zezeil amaieran edo martian hasiko da, 10 ordu inguru eta 20 euro inguruko prezioa izango ditu. 55 urtetik gorakoentzako.