STEAM hitzarmena

'Ni STEM Emakumea' erakusketea dago ikusgai Zeberioko plazan

Asier Abrisketa 2022ko urt. 12a, 12:59
argazkia: Geuria.eus

Urtailaren 17ra arte egongo da Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zientzia eta teknologiagaz lotutako 11 andren istorioak ezetuteko aukerea.

Urtailaren 4tik hasita dagoz Zeberioko plazan 'Ni STEM emakumea' erakusketearen panelak eta 17an, astelehenean, kenduko ditue. Zeberioko Udalak antolatu dau aurkezpena Elhuyar, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

STEM science, technology, engineering eta mathematics berbakaz dago osotuta, eta jakintza modu honeekaz dagoz lotuta erakusketearen protagonista diran hamaika andrak. Helburua, andrak zientzia eta teknologiaren mundura hurbildutea da, oin arte batez be gizonena izan dan mundura.

STEAM hitzarmena

Nerbioi-Ibaizabaleko beste bederatzi udalerri eta Elhuyarregaz batera sinatu eban urri lehenengoan Zeberioko Udalak STEAM hitzarmena. Gazteen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritzea, Artea eta Matematikak suspertuteko sarea sortu zan holan.

Ordutik ekintza ugari egin ditue eskualdean. Zeberion adibidez, kriminologia tailerra eskaini zan zemendian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!