Zeberioko Udalak STEAM hitzarmena sinatu dau

Asier Abrisketa 2021ko ira. 23a, 12:43
argazkia: Geuria.eus

Nerbioi-Ibaizabaleko beste bederatzi udalerri eta Elhuyarregaz batera sinatu dabe gazteen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritzea, Artea eta Matematikak suspertuteko hitzarmena.

Geuria.eus-ek batu dauanez, Zeberio STEAM sarera batu da Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Arakaldo, Arrankudiaga eta Urduñako Udal eta Elhuyarregaz batera. STEAM berbea Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics laburtzeko erabiltzen da. Hitzarmena sinatzeko arrazoia Arrigorriagako alkateak azaldu eban bertako udaletxean egindako aurkezpenean: “Alkarregaz egindako identifikazino lan batetik ondorioztatu dogu gazteek joera gitxi dabela STEAM gaien inguruko ikasgaiak aukeratzeko, batez be neskak”.

STEAM sarearen sorrereagaz gazteen artean zientzia eta teknologiak bultzatu gura dabez eskualdean. Honetarako hainbat ekintza antolatu gura ditue udalerriek hurrengo hileetan, tailerrak eta erakusketak besteak beste, baina herri arteko topaketak be egindo ditue. Hau martxan ipinteko 32.000 euroko aurrekontua prestatu dabe Udalek, Elhuyar eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzeagaz.

Tailerra Zeberion

Hainbat dobako tailer prestatuko ditue eskualdeko gazteguneetan 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako. Zeberion, zemendiaren 6an, 13an, 20an eta 27an Kriminologia tailerra egingo da 18:00etatik 20:00etara.

Tailerrean izena emoteko epea urribigarrenaren 21ean amaituko da, herriko gazteguneetan eta udaletxeetan bertan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!