Pasau dan astegoienean Bizkaiko Herriarteko Txapelketako lider absolutua izaten dan Markinaren kontra finala irabazi ostean, Zeanurik Euskal Herriko Herritarteko Txapelketarako txartela lortu eban. Lehen finalaurrekoa zapatuan, hilak 11, jokatu zan Zumarragan baina Zeanurik ezin izan eban finalera sailkatutea lortu, Hernaniren kontra 2-1 galdu eban-ta. Bingen Beitia zeanuriztar pelotariak BEGITUn kontau dauanez, gauzak "espero ez genduan moduan" pasau ziran.
Halanda be, sano pozik agertu da EHko herriartekora sailkatutea lortzearren: "Euskal Herriko Herriartekoan sartzea eta hain herri txikia izanda, gutzako pozgarria izan da aukerea izan daben lau herrietako bat gu izatea".
Herriartekoan, kanporaketak hiru partidura jokatuten dira. Kadeteen mailan, Gotzon Erkiaga eta Jon Beitiak "partidu oso on eta txalogarria" egin eben, Hernikoei 22-7 irabazita. Bigarrenean, Liher Beobide eta Auritz Gortazarrek jokatu eben eta Hernanikoek bardindutea lortu eben, 22-1 irabazita. Hirugarrenean barriz, finalerako txartela jokoan, Bingen Beitia eta Anton Erkiaga irabaztera urten ziran baina Beitiak onartu dau, txarto jokatu ez arren ez ebela "partidurik biribilena" euki eta Hernanikoen esperientzia nagusitu zan. Holan, Zeanurik 22-17 galdu eban atzena.