Astegoienean jokatu dira aurtengo Bizkaiko Herriarteko Txapelketako lau modalidadeetako finalak eta eskuzkoan, Zeanuriko pelotariak urten dira garaile. Garaipen berezia izan da aurtengoa, atzen urteetan Markina-Xemein eta Zeanuri egon dira-ta aurrez aurre finaletan eta danak eroan ditue markinarrak, txapelketako faborito absolutuak diranak. Ha-ta guzti be, Zeanurik hiru partiduetako bi irabazi ditu aurten, txapelak eskuratuta.
Lehenengo partiduan, Gotzon Erkiaga eta Jon Beitia zeanuritzatarrek erraz irabazi eutseen Julen Ibarzabal eta Txomin Francori, 22-6. Bigarrenean, Unax Arrizabalaga eta Unax Ibarzabal markinarrek bardindutea lortu eben, Liher Beobide eta Auritz Gortazarri 22-3 irabazita. Markagailuan 1-1ekoagaz, txapelak jokoan eta aurreko edizinoetako finalei bueltea emoteko gogoakaz urten ziran Bingen Beitia eta Anton Erkiaga zeanuriztarrak atzen partidura. Aurrez aurreko estuena izan zan, baina Zeanurikoak 22-17 nagusitu ziran Mikel Egurrola eta Alain Pujanaren kontra.
Euskal Herriko Herriarteko Txapelketara
Bizkaikoa irabazita, Zeanurikoek Euskal Herrikora saltu egitea lortu dabe. Lehenengo finalaurrekoa zapatuan, hilak 11, jokatuko da Zumarragako Beloki pelotalekuan 11:00etan, Zeanuri eta Hernaniren artean. Zeanuriko Udalak animetan joateko autobusa ipiniko dau, doban, eta izena 678 979 692 (Joseba Gortazar) telefonoan emon daiteke barikura arte. Partiduaren egunean, autobusa 09:00etan urtengo da eta bueltea 14:00etarako espero da.