Bizkaiko hotsak XIX. Diego de Amezua Organo Jaialdiaren atzen kontzertua abenduaren 29an, domekea, eskainiko da Zeanuriko Andra Mari parrokian. Matias Sagreras organujole argentinarrak eskainiko dau emonaldia Lope Alberdik 1910ean eregi eban eta oin dala urte eskas barriztau zan organuagaz. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerea librea da.
Santa Zezilia egunean hasi zan Bizkaiko hotsak kontzertu zikloa eta ordutik, Bizkaiko hainbat eleizatan eskaini ditue kontzertuak. Juan San Martin, Roberto Fresco, Juan Seguí, Raul del Toro eta Matias Sagreras bera izan dira biran aritu diran organujoleak.