musikea

Zeanuriko organo zaharbarritua berrinaugurauko dau gaur Xabier Urtasunek

Asier Abrisketa 2023ko abe. 27a, 11:54

Xabier Uretasun organujoleak eskainiko dau kontzertua gaur arrastian.

Gaur, hilak 27, izango da goi mailako organu kontzertua Zeanuriko Andra Mari eleiz parrokian, 19:00etan.

Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoa urtebete inguru mutu egon da zaharbarritze lanak egiteko. Abuztutik mezetan, herriko organojolearen eskutik bere soinua entzuteko aukerea izan bada be, abenduaren 27an, eguaztenean, arrastiko 19:00etan berrinaugurazino ofiziala egingo da Xabier Urtasun organojolearen goi mailako kontzertuagaz.

Alejandro Turanzas, organuaren zaharbarritze lanetan.

Alejandro Turanzas, organuaren zaharbarritze lanetan.

113 urte dituan organo hau Bartzelonan eregi eban Lope Alberdik 1910. urtean. Parrokiak, herritarrak eta batez be Santos López de Letonak ipinitako diruagaz ordaindu ebezan kostuaren 15.000 pezetak, dirutzea sasoi haretarako. Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, inaugurau eben.

Organo erromantikoa da, 56 notako tekladu bi dituana, gehi 27 notako pedalontzi bat, eta transmisino mekanikoduna. Harribitxia da, Lope Alberdiren onena, Abadiñoko San Trokaz eta Areatzako San Bartolome parrokietarako eregitakoakaz batera.

Alejandro Turanzas eta Karmele Angoitia, herriko organujolea.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!