eskupelotea

Binakako Promozino Txapelketako finalerdien ligako partidu bi jokatuko dira Zeanurin

Asier Abrisketa 2023ko mar. 16a, 09:40
Oier Etxebarria igorreztarra // Aspe

Bariku gauean lehiatuko dira Zabala-Gaskue/Larrazabal-Eskiroz eta Bakaikoa-Morgaetxebarria/Salaberria-O. Etxebarria.

Martiaren 17an, 22:15etik aurrera Binakako Promozino Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Zeanuriko Ibarreta frontoian. Hasteko, Ibai Zabala eta Andoni Gaskue, Iker Larrazabal eta Iosu Eskirozen kontra arituko dira eta gero, Joanes Bakaikoa eta Aimar Morgaetxebarria, Iker Salaberria eta Oier Etxebarria igorreztarraren kontra.

Finalerdietako ligak, hiru jardunaldi ditu eta hau izango da bigarrena. Lehena Zumarragan jokatu zan pasau dan astegoienean. Orduko emoitzakaz, sailkapenean hurrengoz-hurrengo dagoz Zabala-Gaskue, Larrazabal-Eskiroz, Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Salaberria-O.Etxebarria. Beraz, Etxebarria igorreztarrak, atzen urteko irabazleak, geldituten diran partidu biak irabazi beharko ditu, finalera ailegetako aukerak izan gura badauz. Finala, aprilaren 1ean jokatuko da Labrit pelotalekuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!