Binakako bigarren txapela irabazi dau Oier Etxebarriak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 30a, 17:26

Oier Etxebarria eta Javier Zabalarentzako txapelketak gora-behera handiak izan baditu be, uste baino errazago irabazi dabe atzenean Labriteko finala. Pelota biziak nagusitu ziran Bakaikoa eta Elizegiren kontrako partidua 8-22 amaitu zan. Holan, pelotari igorreztarrak bere bigarren binakako txapela irabazi dau, Zabalarentzako lehena.

Pelota biziei etekina aterata, Etxebarria eta Zabala partidu osoan izan ziran jaun eta jaube. 1-7 irabazten hasi ziran eta alderik txikena 5-9an ikusi zan. Partidu erdian, pelota geldoagoa atara eben Bakaikoa eta Elizegik, baina ordurako dozena erdiko aldea egoan markagailuan. Halanda be, Etxebarria eta Zabalak aurrera jarraitu eben protagonismo guztia bereganatuz. 390 pelotakada emon ebezan 45 minutuko finalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!