Gorbeia Suzien mendi lasterketea zuzenean emongo dau ETB1ek

Asier Abrisketa 2021ko ira. 24a, 12:01

Urri lehenengoaren 26an, Gorbeia Suzien mendi lasterketea jokatuko
da Zeanurin. Lasterketeak txapelketa bitan puntuatzeko balioko dau, Golden Trail National Series estadu mailakoan, eta ISF, International Skyrunner Federation-eko Munduko Kopan, hain zuzen be. Herrialde askotako seirehun lasterkarik emon dabe izena 31 kilometroko lasterketa honetan parte
hartzeako, tartean Euskal Selekzinokoek.

Umeentzako lasterketea zapatu goizean izango da; arrastian barriz lasterkari nagusientzako azalpen teknikoak eta briefinga egingo dira. Ostean Tio Teronen Semeak taldeak jantza ikuskizuna eskainiko dau Zeanurin. Aurkezpen teknikoan, ibilbidea 3Dan eta bideo batzuk ikusteko aukerea egongo da. Baita parte hartuko daben korrikalarien aurkezpenak be. Bitartean taloa edo-eta beste zeozer jateko aukerea egongo da, janaria saltzean dauan furgoneta bat ipiniko dalako.

Gorbeia Suzien Skyrace lasterketa ofiziala, goizeko 10:00etan hasiko da Zeanuriko herrigunetik eta San Justoko ermitara igoko da. Aldapa handiak izango ditu hasikeratik, beraz. Zanburu, Lekanda eta Arrabatik pasauta, Gorbeiako tontorrera helduko dira partaideak. Azero ingurura jeitsi eta barriro be igon beharko dira Aldaminera. Handik herrira jeitsiko dira helmugara ailegetako. Lasterketeak 2.400 metroko desnibel positiboa dauka. Punturik altuena Gorbeiako tontorra da (1.481 m) eta bajuena, herrigunea (243 m).

Egun berean, hilaren 26an, 11:30ean hasiko da 21K lasterketea. Lasterketeak 21 kilometroko ibilbidea eta 1.200 metroko desnibel positiboa dauka. Lasterketa honetako partaideek ez dabe Gorbeiako tontorra zapalduko, punturik altuena Egiriñaon (1.200 m) izango dabe eta. Berrehun lagunek emon dabe izena 21Kn parte hartzeako.

Egitarau osoa

Urri lehenengoak 24, barikua
19:00etan, Juan Dualen berbaldia eta ikus-entzunezkoa Corriendo por la vida Igorreko Kultur Etxean.

Urri lehenengoak 25, zapatua
11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea.
12:00etan, umeen lasterketearen urtekerea.
13:00etan, umeentzako herri-kirolak.
17:00etatik 20:00etara, dorsal banaketea.
18:00etan, briefinga, hitzaldi teknikoa.
19:00etan, Tio Teronen Semeak-en Freshcool jantza ikuskizuna.

Urri lehenengoak 26, domekea
08:00etatik 09:30era, dorsal banaketea.
09:30ean, 31K material ikuskapena.
09:45ean, 31 kilometroko lasterketako partaideak urtekeran.
10:00etan, 31K lasterketearen urtekerea.
11:00etan, lasterketa laburreko lasterketarien material ikuskapena.
11:15ean, 21K lasterketako partaide guztiak urtekeran.
11:30ean, 21K lasterketearen urtekerea.
14:30ean, sari banaketea.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!