Gorbeia Suzieneko egitaraua Igorren hasiko da barikuan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 22a, 13:23

Lasarte Aretoan Corriendo por la vida pelikulea proiektauko da 19:00etatik aurrera. Gero Juan Dual Mateok bere esperientzien inguruko berbaldia emongo dau.

Domeka honetan izango dira Gorbeia Suzien lasterketak, bai skyrace txapelketakoa bai 21k lasterketea. Halanda be, bariku eta zapaturako be prestatu dabez antolatzaileek dozenaka ekintza. Astegoienari hasikerea emoteko Corriendo por la vida pelikulea ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan.

Hau amaituta, aretoan bertan Juan Dual atleteak bere historia kontauko dau. Juan Dual kolon, ipurteste, urdail eta behazun barik bizi dan korrikalari eta txirrindularia da. Minbizia dala eta, ebakuntzen bidez gelditu zan organo honeek barik eta gero erabagi eban kirol munduan aurrera egitea. Alde batetik gaixotasuna gainditzeko eta bestetik, antzeko gaixotasunak sufritzen dabezan personak animetako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!