musikea

Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua aurkeztuko dau Karabien

Asier Abrisketa 2024ko ots. 27a, 11:00

Barikuan, martiak 1, egingo dau berba Jon Maiak bere atzen proiektu musikalaren inguruan, Lemoako Karabie Gaztetxean 19:00etan.

Jon Maiak atzen 30 urteetan idatzitako abestien bilduma, Kantu bat gara (Elkar, 2021) argitaratu eban eta hau Lemoako Karabie Gaztetxera aurkeztera dator asteon. 1991n idatzi eban lehenengo kantua, Negu Gorriak taldearen Lehenbiziko bala hain zuzen be. Ordutik 200 abesti inguru idatzi ditu euskal talde eta bakarlari entzutetsuenentzako. Liburu eta CD batek osotutako Kantu bat gara proiektuan batu ditu horreetako asko, baita kantuen inguruko istorioak be.

Zuzeneko emonaldietan, Maiak diskako kantuak abesten dauz Pello Ramirezen celloa, Gorka Hermosaren soinu handia eta Nacho Sotoren pianoa lagun dituala. Abestiak berak idatzitako kantu originalen bersinoak dira. Diskoan, abestiok ezagun egin ebezan musikari batzuen laguntzea be badauka. Horrezaz gainera, lotura berezia dauka Kantu bat gara proiektuak Arratiagaz, emonaldi batzutan, bertoko umeek be kantau izan dabelako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!