Ume arratiarrak protagonista 'Kantu bat gara' ikuskizunean

Asier Abrisketa 2023ko urt. 2a, 18:05

Jon Maiak konbidauta, zuztarrak Euskal Herritik kanpo daukiezan baina euskereak batzean dituan lau gaztetxok hartu eben parte Donostiako Kursaalean egindako ekitaldi berezian.

Abenduaren 28an, Jon Maiak Kantu bat gara ikuskizun musikalaren ekitaldi berezia egin eban Donostiako Kursaalean. Ekitaldia zabaltzeko, Maiak Arratiako lau neskato konbidau ebazan eta ikusleek txalo zaparradeagaz jaso ebezan euren bertsoak. "Polita izan zan, eurak be emozionauta urten ziran", azaldu dau Ibon Iza bertso eskolakoak.

Parte hartu daben umeek bi ezaugarri berezi ditue, Maia eta Izaren ustez, euskerearen etorkizuna azaleratuten dabezanak. Izan be, lauren zuztarrak Euskal Herritik kanpo badagoz be, laurak dira euskaldunak. Edozein lekutatik etorrita be, "euskereak alkartzen gaitu, bere inguruan batzean gara beti" azpimarratu dau Izak.

Aitatutako protagonistak Maria Isabela Munteanu, Errumanian jaiotako dimoztarra; Sofia Traore, Malitik etorritako aitadun igorreztarra; Madalha Hafede, Saharako errefujiadue. alaba igorreztarra eta Saida Aharrabous, Marokoko etorkinen alaba billaroztarra dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!