gazteria

Gazteen emanzipazinoaren inguruko lanketea egiten dabiz Lemoan, gaur dira gazteen lehen batzarrak

Asier Abrisketa 2023ko aza. 9a, 09:30

Proiektua lantzeko, batzar bi egingo dira gaur; 23-30 urtekoentzako 18:00etan eta 31-36 urtekoentzako 20:00etan. Hurrengoa, 16-22 urte bitartekoentzako batzarra, hilaren 12an egingo da, 18:00etan.

Lemoako Udala gazteen emantzipazinorako aukerak aztertuten dabil eta galdeketa baten bitartez, diagnostiko bat landu ostean. Herriko gazteak prozesu parte-hartzaile batera batzeko deitu ditu. Gaur bertan egingo dira hiru saioetako bi. Parte-hartzeako, 747 47 29 23 telefonora deitu edo mirenpena@zabalduz.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Esan moduan, gaur egingo dira lehen saioak, danak Kotxepinen. 23 eta 30 urte bitarteko gazteena izango da lehenengoa, 18:00etan, eta bigarrena, 31 eta 36 urte bitartekoentzako, 20:00etan. Hirugarrena domekan, hilak 12, izango da 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzako. Saioetan, asmoa da "espazio informalak sortzea, gazteak eroso sentidu daitezan, proiektua lantze aldera".

Emantzipazino diagnostikoa

Euskal gazteriaren artean, gaur egun, emantzipazino adina 31,2 urtekoa da, bataz beste, eta adina atzeratzen dabil urtero-urtero. Gazteen ardura nagusietakoa da Lemoako Udalak, azterketa sakonago bat egin gura izan dau. Holan, herriko 90 gazteren artean egin da galdeketea eta datu garrantzitsu bi urten dira.

Herriko gazteen %43,2ak soldatearen erdia baino gehiago behar dauala etxebizitzea ordaintzeko. Bestetik, emantzipatu ez diranen %48ak, ez dauka hurrengo bost urteetan etxetik urtetako itxaropenik. Kontuan hartzekoa da, Lemoan, 1.866 etxebizitzatik 235 dagozala hutsik (%12,5).

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!