Haritik Hirira geografo lantaldeak, INEko 2021 eta INSSEko 2019ko datuakaz, Euskal Herrian, herri bakotxeko dagoan etxebizitza hutsen kopurua bilduten dauan mapa interaktiboa garatu dau. Datuotan ez dira ageri 1.000 biztanletik beherako herrien datuak (Arantzazu, Artea eta Ubide). Izan be, datu horreen bataz-bestekoa baino ez dau egiten INEk. Bizkaiaren kasuan, %13, 21 eta Euskal Herriaren bataz bestekoa, %18,73. Gainontzeko zazpi herrietan ostera, gora-behera handia dago, bataz-bestekoa %13,67 dalarik.
Datu kezkagarrienak, Zeanuri (%20) eta Zeberiotik (%22,3) datoz.
Desbardintasun handiagaz, Igorre da eskualdean etxebizitza huts gitxien dituan udalerria. Guztira, 2.068 etxebizitza zenbatu dira eta horreetatik, 91 dagoz hutsik (%4,4). Bedian ostera, 589 etxebizitzatik 56 dagoz hutsik (%9,5). Lemoan, 1.866tik 235 etxe huts dagoz (%12,5). Areatzan, 726tik 98 dagoz hutsik (%13,4). Diman barriz, 855 etxebizitzatik 117tan ez da inor bizi (%13,6). Datu kezkagarrienak ostera, Zeanuri eta Zeberiotik datoz. Zeanurin, 819 etxebizitza dagoz eta 164 hutsik (%20) eta Zeberion, 667tik 149 huts (%22.3). Atzen bi honeek,