herri kirolak

Hiru txapelketa jokatuko dauz Ruth Linazak hurrengo egunetan

Asier Abrisketa 2022ko abu. 5a, 12:34

Zapatuan trontzan, domekan lasto jasotzean eta astelehenean ingude altxatzean lehiatuko da lemoaztarra.

Egun garrantzitsuak daukaz aurretik Ruth Linaza probalari lemoaztarrak. Euskal Herriko txapelketa bat eta Arabako bi jokatuko ditu eta hurrengo hiru egunetan, danak jarraian.

Zapatuan, hilak 6, Gasteizen jokatuko da Arabako Emakumeen Trontza Txapelketan, 12:00etatik aurrera. Ane Aspegaz batera ibiliko da, beste hiru bikoteren kontra: Garbiñe López de Uralde - Eneritz Muruaga, Maider Etxezabal -Ane Fernández eta Lorea Rojo -Amaia Jimenez de Vicuña.

Domekan barriz, Euskal Herriko Emakumeen Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da Berangon. Hemen, aurkari bakarra izango dau Linazak, Garbiñe Lopez de Uralde hain zuzen be.

Abuztuaren 8an barriz, Arabako Emakumeen Ingude Jasotze Txapelketan neurtuko dabez indarrak Ruth Linazak eta Esti Cidadek.

Abuztu amaieran be lehiatuko da. Oingoan,  Euskal Herriko Trontza Misto Txapelketan hartuko dau parte, Gasteizen.

 

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!