Ruth Linazak txapela eroan dau Arabako Ingude Txapelketan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 9a, 11:10

Lasto Altxatze Txapelketan be lortu dau podiumean egotea, bigarrena izan da, Garbiñe Lopez de Uralderen ostetik.

Domekan jokatu zan Arabako Ingude Txapelketea Gasteizen eta Ruth Linazak jantzi eban txapela, minutu eta erdian 84 kolpe emonaz. Bigarrenak, atzen urte bietako txapelduna eta faborito nagusia zan Esti Cidad-ek, 81 emon ebazan. Zapatuan ostera, Arabako Lasto Altxatze eta Trontza Misto Txapelketak jokatu ziran Gasteizen, eta Ruth Linazak bigarren egin eban lasto altxetan 19 jasoaldi eginda minutu bitan, Garbiñe Lopez de Uraldek irabazi eban 27 jasoaldi eginda. Trontzan ostera hirugarren egin eban Juan Carlos Lopez Perez de Onraitagaz batera. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!