jaiak

Bihar botako dabe txupina Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 28a, 09:44

Mozorro Eguna, Gastronomia Eguna eta San Inazio Eguna ospatuko dabez lemoaztarrek astegoienean. Gauez Galazota, Pakean utzi arte eta Akerbeltz taldeak egongo dira barikuan; zapatuan barriz McOnak, Kaotiko eta Djs Burruntzali.

Garagarrilaren 29an hasiko dira jaiak Lemoan eta astegoien osoan luzatuko dira, hiru egunez. Saioa Elejaberrieta alkateak udaletxetik txupinazoa bota ostean ipiniko da martxan egitaraua. Mozorroen kalejirea, afari eta bazkariak, kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, joko eta jolasak, playback-ak, azokea, emonaldiak eta askoz gehiago antolatu dauz Jai Batzordeak. Jaiakaz hasi aurretik, danok gozatzeko aukerea bermatzeko helburuagaz aurkeztu dabe Jai Parekideen Dekalogoa.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!