jaiak

Jai Parekideen Dekalogoa aurkeztu dabe Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 27a, 13:17

Hainbat argibide emon eta erasoren bat ikusi ezkero, 675 874 233 telefonora deitzea aholkatu dabe.

Lemoako Udalak, Jai Batzordeak, Karabie Gaztetxeak eta Txosnaguneak aurkeztu dabe danontzako jai seguruak izateko dekalogoa:

  1. Solik bai da bai, jaietan ez dau danak balio.
  2. Ez jazarri eta ez jarraitu emakumeak.
  3. Alkohola eta beste sustantzia batzuk konsumitzeak ez dau erasoa justifikatzen.
  4. Ez dogu ez txiste, ez burla sexistarik onartuko.
  5. Errespetau daigun emakumeen askatasun personala.
  6. Eraso matxisten aurrean, ez dogu beste alde batera begiratuko.
  7. Erasoren bat sufridu edo ikusi ezkero, deitu 675 874 233 telefonora.
  8. Indarkeria jaso dauan edozein emakumeri laguntza eta babesa emongo deutsagu.
  9. Jaietan harreman osasuntsuak sustatuko doguz.
  10. Guztiok izango dogu jaietan, bardintasunez gozatzeko aukerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!