eraso sexistea

Ehundik gora lagun batu dira Lemoako sexu-erasoa salatzeko alkarretaratzean

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 16a

Domeka goizaldean sufridu eban andra batek erasoa, ustezko erasotzailea momentuan atxilotu eban Ertzaintzak.

Atzo arrastian, Arratiako Mugimendu Feministak deituta batu ziran ehun lagun inguru "Aski da, erasotzaileak sutara!" lelopean. Holango gertaerarik onartu ezin dabela aldarrikatu eben, "ez hemen, ez inon". Arazo honeek ezin dirala kasu isolatu lez ulertu be gogorarazo eben hizlariek, indarkeria matxistea arazo estruktural eta sistemikoa dala azpimarratuz.

Beste alde batetik, indarkeriari erantzuteko bardintasunerako bidea egin eta indarkeria matxistearen kontra zorrotz jokatzeko beharra aldarrikatu eben, "norberarengandik hasi eta eraldaketea kolektiborarte emon" behar dala gogorarazi eben plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!